2 URTEKO GELAK
Eskolak bere garaian, haurreskoleei xurgatu egin zizkien 2 urteko gelak, hauxe da nire sentsazioa. Zergatik? Bakoitzak erantzun dezala. Dagoena gaur egun, hauxe da, haurreskoletako harreman estutik, gertutik, goxotik ume asko pasa behar dira horren harreman ez horren goxotara. Eskerrak egon badaudela, ondo egiten duten eskolak ere.
Nik denetarekin topatu naiz. Batzuentzat 2 urteko geletan izki "ligada" erabiltzen dela irakurtzeak, harri eta zur geratuko lirateke, baina, zoritxarrez, nire bi begiekin ikusi izan dut. Eta are eta gehiago, 2 urteko umeak, korroan, bai edo bai, 30 minutu eserita mantentzearena ere. Kasu hauetan, argi daukat, 2 urteko umeen beharretaz ezer gutxi dakitela eta metodologiaz piper ere ez.
Nire uste apalean, 2 urteko gelak, beste Haur Hezkuntzako gelak bezala, zaindu beharko dira hasieratik, baita familiengana harremana ere. Ziurrenik askotan entzun duzuela: "baina nola ekartzen dituzu zapatila hauek, gaur psikomotrizitate gelara joan behar badugu eta" Aizu! 2 urteko gelan daude eta zeuk arduratu beraien gurasoei esaten.
Harremanak direla eta, familiekiko harremana landu behar da, azken finean, beraien bizitzen altxorrarik preziatuena ezezagun batekin utziko dute eta.
Zer egin ahalko da 2 urteko geletan? Batzuk pentsatuko dute ezer ere ez, fardelak aldatu eta listo. Baina, zein erratuta dauden. Denetarik egin ahalko zen, batez ere esperimentazioa, jolastu, mugitu. Zein hitz potoloak, eh! Denetarik hartzen baitute.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina