Mezuak

ORDENAGAILUAREN SEGURITATEA

Ordenagailuak edo gailu teknologikoak babesteko 6 neurrien laburpena

2 URTEKO GELAK

Eskolak bere garaian, haurreskoleei xurgatu egin zizkien 2 urteko gelak, hauxe da nire sentsazioa. Zergatik? Bakoitzak erantzun dezala. Dagoena gaur egun, hauxe da, haurreskoletako harreman estutik, gertutik, goxotik ume asko pasa behar dira horren harreman ez horren goxotara. Eskerrak egon badaudela, ondo egiten duten eskolak ere. Nik denetarekin topatu naiz. Batzuentzat 2 urteko geletan izki "ligada" erabiltzen dela irakurtzeak, harri eta zur geratuko lirateke, baina, zoritxarrez, nire bi begiekin ikusi izan dut. Eta are eta gehiago, 2 urteko umeak, korroan, bai edo bai, 30 minutu eserita mantentzearena ere. Kasu hauetan, argi daukat, 2 urteko umeen beharretaz ezer gutxi dakitela eta metodologiaz piper ere ez. Nire uste apalean, 2 urteko gelak, beste Haur Hezkuntzako gelak bezala, zaindu beharko dira hasieratik, baita familiengana harremana ere. Ziurrenik askotan entzun duzuela: "baina nola ekartzen dituzu zapatila hauek, gaur psikomotrizitate gelara joan behar bad...

IKASTETXEAREN DESKRIBAPENA

Nire izena Esti da eta aurten 2 urteko geletako laguntzaile bat naiz. Nire eskolan 3 gela daude 2 urtekoak, beraz, 3 tutore eta 2 laguntzaile. ESPAZIO FISIKOA: Edifizio berdinean: 3 gela. Areto bat, motorrekin eta pantaila handiarekin. Psikomotrizitate gela txikia. Bestelako eraikinetan: Psikomotrizitate gela (ikusi dudanatik handiena, materialez hornituta (hamakak, sokak, blokeak...) Kanpoko patioa, zuhaitzak, zabuak Aterpeko patioa Jantokia Siestarako gela. HARREMANAK: Hiru gelako kideen artean, goizetan egoten dira, sarrera malgua baita. Ume bakoitzak gehienbat bere gelakideekin harremanatzen dira, bere tutorearekin, gurekin (laguntzaileekin), psikomotrizitate gela handira eramaten dituen maisua (astean behin ordu beteko saioa), jantokiko begiraleekin. ORDUTEGIAK: Sarrera malgua: 9:30-10:00 Bazkaltzera etxera joaten direnak: 12:50 Bazkaldu ondoren etxera joaten direnak: 14:00 (ez nago ziur) Siesta ondoren joaten direnak: 16:50 IKASTETXEAK...

ALDAKETA

Hor doa nire lehengo Preziaaa!!!!! Aldaketa

ARRAZOIKETA

Irudia
Guztiok dakigu Heziberri 2020 markoarekin batera Haur Hezkuntzako curriculuma aldatu egin zela, eta horixe da, hain zuzen ere, oinarritzat hartu dudana Heziberriarekin batera. Modu laburrean esateko, Heziberri 2020k eta 237/2015ko dekretuan konpetentziak agertzen zaizkigula. KONPETENTZIAK = Pertsonak gai izatea zerbait egiten. (modu sinplean). https://heziberri.wikispaces.com/Lan+egingo+diren+konpetentziak+berrikusiko+ditut  Zehar -konpetentziak garatuko dira oinarrizko konpetentzia espezifikoen  (diziplina-diziplinarteko konpetentziak) bidez. Hau honela, hauek erabiliko ditut azterketa egiteko. HAUSNARKETA de Esti Irakaslea Aurrera jarraitu baino lehen, esan nahi dut bi konpetentzia espazio guztietan ematen direla; bata Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia eta bestea, konpetentzia sozial eta zibikoa. Copia de HAUSNARKETA de Esti Irakaslea

Ángel Pérez Gómez-en elkarrizketak ikusi ondoreko burutazioak.

Irudia
Eskolak ikasleen garapen osoa garatzen lagundu beharko du, horretarako esparru handiak hartuz. Hori dela eta, gaitasunetaz mintzatu ahalko gara. Niretzat behintzat, gaitasunetaz hitz egitean, ahaltasunetaz aritzen gara. Bizi garen mundua aldakorraz izatez gain, aniztasuna barnean du, bai edo bai. Hori dela medio, eskolak utzi behar dio ezagupenak buruz ikasteari, igortzeari... eta bestelakoak erakustea. Hona hemen, Heziberrik 2020, aurkezten dituen gaitasunak eta horrenbeste buruhausteak sortu dituztenak: Ángel Pérez Gómezek esandako esaldi borobil batzuk: " Eskolak bizitzarako prestatu behar du " " Las tallas únicas tienen que desaparecer " Liburu berdina, azterketa berdina, guztiontzat.