IKASTETXEAREN DESKRIBAPENA
Nire izena Esti da eta aurten 2 urteko geletako laguntzaile bat naiz. Nire eskolan 3 gela daude 2 urtekoak, beraz, 3 tutore eta 2 laguntzaile.
ESPAZIO FISIKOA:
Edifizio berdinean:
- 3 gela.
- Areto bat, motorrekin eta pantaila handiarekin.
- Psikomotrizitate gela txikia.
Bestelako eraikinetan:
- Psikomotrizitate gela (ikusi dudanatik handiena, materialez hornituta (hamakak, sokak, blokeak...)
- Kanpoko patioa, zuhaitzak, zabuak
- Aterpeko patioa
- Jantokia
- Siestarako gela.
HARREMANAK:
Hiru gelako kideen artean, goizetan egoten dira, sarrera malgua baita.
Ume bakoitzak gehienbat bere gelakideekin harremanatzen dira, bere tutorearekin, gurekin (laguntzaileekin), psikomotrizitate gela handira eramaten dituen maisua (astean behin ordu beteko saioa), jantokiko begiraleekin.
ORDUTEGIAK:
Sarrera malgua: 9:30-10:00
Bazkaltzera etxera joaten direnak: 12:50
Bazkaldu ondoren etxera joaten direnak: 14:00 (ez nago ziur)
Siesta ondoren joaten direnak: 16:50
IKASTETXEAK ESKAINTZEN DION ARRETA:
Arreta berezirik ez dut nabarmendu. Bai esatea, eskolako jaialdietan ez dutela parte hartzen, hau da, inauterietan egiten den desfilean ez dute parte hartzen, ez dago urtean zehar inolako txangorik. Kanpoko patioen erabilera, bakarrik gela batek erabiltzen du. Bai, ordea, eskola barruko jaialdietan (indarkeria kontrako egunean zerbait egin zen).
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina