2 URTEKO GELAK
Eskolak bere garaian, haurreskoleei xurgatu egin zizkien 2 urteko gelak, hauxe da nire sentsazioa. Zergatik? Bakoitzak erantzun dezala. Dagoena gaur egun, hauxe da, haurreskoletako harreman estutik, gertutik, goxotik ume asko pasa behar dira horren harreman ez horren goxotara. Eskerrak egon badaudela, ondo egiten duten eskolak ere. Nik denetarekin topatu naiz. Batzuentzat 2 urteko geletan izki "ligada" erabiltzen dela irakurtzeak, harri eta zur geratuko lirateke, baina, zoritxarrez, nire bi begiekin ikusi izan dut. Eta are eta gehiago, 2 urteko umeak, korroan, bai edo bai, 30 minutu eserita mantentzearena ere. Kasu hauetan, argi daukat, 2 urteko umeen beharretaz ezer gutxi dakitela eta metodologiaz piper ere ez. Nire uste apalean, 2 urteko gelak, beste Haur Hezkuntzako gelak bezala, zaindu beharko dira hasieratik, baita familiengana harremana ere. Ziurrenik askotan entzun duzuela: "baina nola ekartzen dituzu zapatila hauek, gaur psikomotrizitate gelara joan behar bad...